1. Hasiera
  2. Soluzio pertsonalizatuak bezero bakoitzaren premietarako

Soluzio pertsonalizatuak bezero bakoitzaren premietarako

Adituak gara doitasun handiko piezen mekanizazioan, kalitateari eta zerbitzuari dagokienez estandarrik handienak eskainita eta beti prozesua zainduta, doitasunaren kulturan oinarrituta.

Gure bezeroen gogobetetzea bilatzen dugu, eta haien premiei erantzuteko teknologiarik aurreratuena dugu, bai eta doitasun eta produktibitate handiko makinak ere, azken belaunaldiko egiaztapen baliabideekin osatuta.

Esperientzia zabala dugu fundizio eta galdaragintza materialen eta tratamenduen erosketak kudeatzen, eta esperientzia horri esker zerbitzu integrala eskaini dezakegu kasu guztietan.

  1. 1 Laguntza teknikoa diseinu fasean
  2. 2 Aldiberekotasun ingeniaritza
  3. 3 Materialen erosketaren kudeaketa
  4. 4 Planoa eta eskakizun teknikoen araberako mekanizatua
  5. 5 Produktuaren gainazaleko akabera/akabera estetikoa
  6. 6 Egiaztapen zerbitzua
  7. 7 Ziurtagiri eta bermea

Hori dena prestakuntza handia duten eta proiektu kooperatiboan inplikatuta dauden profesionalek osatutako pertsona talde batek kudeatuta, helburu bakarra gure bezeroen premiei erantzutea izanik.

Eskatu aurrekontua * daukaten eremuak derrigorrez bete behar dira