1. Hasiera
  2. Gure balioak

Gure balioak

Kooperatiba lehiakorra eta berritzailea gara, esperientzian, ezagutzan eta gure prozesuen hobekuntza iraunkorrean oinarrituz kalitate eta doitasunezko zerbitzua eskaintzen diogu merkatuari; horrela gure langileen konpromisoaren bidez eta gure identitate kooperatiboari esker gizartean behar besteko aberastasuna eta balio erantsiko lana sortzen dugu.

PERTSONEKIN, GIZARTEAREKIN ETA PLANETAREKIN KONPROMETITUTA

Gure balioei jarraituz, doitasunezko mekanizazioetan eta mekanizazio handietan ez ezik, jasangarritasunean ere erreferente izateko egiten dugu aurrera. Argi daukagu, gure kooperatiba izaera bereziak bidea markatu digu, eta gure estrategian ingurumen-, gizarte- eta gobernu oneko irizpideak (ASG) txertatzeko urrats sendoak egiteko aukera eman digu. 2022an alor honetan garatutako ekimen guztiak Danobatgroup, gure empresa taldeko iraunkortasun-memorian kontsulta ditzakezu.

Testuinguru honetan, azpimarratu behar da hasiera-hasieratik jarrera aktiboa dugula gizartean, inguruko garapen ekonomikoa eta soziala sustatzen duten ekimenak eta erakundeak bultzatuz eta lagunduz, baita euskara eta euskal kultura ere. Gure konpromiso sozialari eta euskararekiko konpromisoari buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu hurrengo estekan.  

Gure balioak
Eskatu aurrekontua * daukaten eremuak derrigorrez bete behar dira