1. Hasiera
  2. Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

GOIMEK S. Coop. da Webgunearen jabea. Enpresa Kooperatiben eta beste negozio batzuen Erregistroan inskribatuta dago, Kooperatiben erregistroko 1809 orrian, Euskadiko Kooperatiben Erregistroko Taldeko 1 asentuan, Erakundearen Identifikazio Fiskalerako Zenbakia  F20826814 duena eta erregistratutako helbidea ondorengoa duena: Itziarko Industrialdea 2 Partzela, 20829 Itziar – Deba (Gipuzkoa) Espainia.

Jakinarazten du, erabiltzaileak onartuta, atarian erabilgarri dauden baliabide, formulario edota atalen bitartez biltzen diren datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko direla eta GOIMEKen ardurapean dauden fitxategi edo datu baseetan sartuko direla, erabiltzaileen eskaerak eta erabiltzaileekiko harremanak kudeatu ahal izateko eta zerbitzu ezin hobea eskaini ahal izateko.

Behar izanez gero, erabiltzaileen eskariak eta haien gainean bildutako datuak GOIMEK osatzen duten eta makina-erreminten sektorean diharduten enpresei jakinarazi ahal izango zaizkie, aurreko paragrafoan adierazitako helburu berberarekin, eta haiek eman erantzun beharko diote eskaerari.

Era berean eta erabiltzaileak aurretik baimena eman badu –horretarako prestatutako laukia markatuz emango da baimena–, GOIMEKek bere produktu edo zerbitzuen gaineko jakinarazpen komertzialak edo bere jarduera garatzen dueneko sektorearen gainekoak bidaliko dizkio erabiltzaileari.

GOIMEKek ez du erantzungo datuen egiazkotasunagatik. Datuen jabea izango da horren erantzule bakarra. Datuak egiaztatu ahal izango ditu, egokitzat jotzen duenean.

Informazioaren jabeak datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu edo aurkatzeko eskubidea edukiko du, eta horretarako idatzi bat bidali beharko du hona: GOIMEK S. Coop., Itziarko industrialdea partzela 2. 20829 Itziar (Gipuzkoa). Espainia.