1. Hasiera
  2. Prentsa aretoa - goimek

Prentsa aretoa

Goimeken bost puntu gakoak, doitasunezko mekanizazioaren soluzioetarako
  • Esperientzia, moldakortasuna, erantzun integrala emateko gaitasuna, makinak eta giza talde kualifikatua dira sektore aeroespazialaren eskakizun zorrotzei erantzuteko gakoak
  • Danobatgroup industria taldeko enpresak zerbitzu integrala ematen dio bezeroari: lankidetza teknikoa, doitasunezko mekanizazioa, eta berme ziurtagiria ere bai.
GOIMEKek PARISko MIDEST 2018 AZOKAN  BERE ESKAINTZA AURKEZTUKO DU

DANOBATGROUPko kide den eta doitasunezko mekanizazioetan eta mekanizazio lan handietan espezializatutako GOIMEK kooperatibak bere eskaintza aurkeztuko du 2018ko MIDEST azokan, 1C hall-eko, C68 standean. MIDEST azoka urtero Parisen egiten den industria-azpikontrataziorako munduko azokarik garrantzitsuenetako bat da. Azoka honek garrantzia handia dauka negozio-unitate horretarako, izan ere Frantzia bere esportaziorako merkatu naturala da bai gertutasunagatik eta baita eskaintzen duen zerbitzu motagatik ere.

DANOBAT eta GOIMEK kooperatibek urrezko eta zilarrezko BIKAIN ziurtagiria lortu dute hurrenez hurren

DANOBAT eta GOIMEKeko ordezkariek abenduaren 13an jaso zuten BIKAIN ziurtagiria Euskalduna Jauregian Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordea buru zirela egindako sari banaketa ekitaldian.

DANOBATGROUPeko enpresak apustu garrantzitsua ari dira egiten kooperatibetan euskararen erabilera handitu, normalizatu eta kudeatzeko lanetan. Horren adierazgarri da enpresa taldeak gizartearekiko konpromisoaren baitan euskararekiko daukan erantzunkidetasuna, bai eta azken hogei urteetan euskararen erabilera handitzeko helburuarekin eman dituen urratsak ere.

GOIMEK 4.0, Gipuzkoan erreferentea den industria digitaleko proiektua
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak bertatik bertara ezagutu du proiektua, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatu Ainhoa Aizpuru buru izan duen ekitaldi batean.
  • GOIMEK enpresaren parte hartzea  Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarean kokatzen da, non 400 pertsona baino gehiagok 4.0 industriako kasu arrakastatsuak ezagutu dituzten.
  • Aizpuruk DANOBATGROUP kooperatibak aurkeztutakoaren moduko proiektuek Gipuzkoako industri ehunerako duten garrantzia nabarmendu du.

Digitalizazioan erreferentzia diren enpresen eta Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainen arteko lankidetza sustatzeko asmoarekin, GOIMEKek, doitasun handiko mekanizazioan espezializatutako enpresak, 4.0 Industrian zein gaitasun dituen aurkeztu du gaur goizean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaritza baten aurrean egindako ekitaldian.

GOIMEKek ate irekien eguna ospatu du

GOIMEKek, DANOBATGROUPen barruan dagoen doitasunezko mekanizazioan eta mekanizazio handietan espezializatutako kooperatibak, ate irekien eguna ospatu zuen pasa den larunbatean, kooperatibako langileen eta taldekoen arteko harremanak sendotzeko. 90 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten ekitaldian. Enpresak, zeina besteak beste sektore aeroespazialerako edo energiaren sektorerako balio erantsi handiko piezen mekanizazioan espezializatuta baitago, Itziarren eta Mallabian dituen instalazioen ateak ireki zituen langileentzat eta langileen senide eta lagunentzat.

Kooperatibak garatzen duen jarduera hobeto ezagutzeko aukera eduki zuten bisitariek, baita kooperatibak erabiltzen dituen ekipamenduak, teknologiarik aurreratuena dutenak, eta doitasun eta produktibitate handiko makinak eta azken belaunaldiko egiaztapen sistemak ere.

Eskatu aurrekontua * daukaten eremuak derrigorrez bete behar dira