
GOIMEKek www.goimek.com webgunea berritu du
12-07-2017GOIMEKek, DANOBATGROUPeko kooperatiba denak eta doitasunezko mekanizazioan eta mekanizazio handietan espezializatuta dagoenak, www.goimek.com webgunea berritu du. Diseinu erakargarriagoa eta modernoagoa dauka webgune berriak, eta ezin hobe bistaratu daiteke gailu ugaritan; beraz, erabiltzaileek ordenagailua, eramangarria, smartphone edo tableta erabili dezakete webgunean sartzeko.
Webgune berrian informazio zehatza dago GOIMEKek eskaintzen dituen zerbitzuen eta dauzkan mekanizazio makinen gainean, mekanizatu ohi dituzten piezen adibideen irudiak agertzen dira, eta bezero dituen sektoreen gaineko informazioa ematen da, besteak beste.